XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Galderak Prestatu Hurrengo irakurgai hau ondo ulertu eta ondoren dituzun erantzunei dagozkien galderak egiten ahalegindu zaitez.

BASOTIK BASAMORTURA POXPOLO BATEN ALDEA.

Basamortuak geroz eta azkarrago zabaltzen ari dira Lur planetaren azalean.

Gauzak bere horretan utziz gero, mende honen bukaeran gaurregun lantzen den lurraldearen herena galdua izango da, betirako agian.

Basoen murrizketa eta basamortuen azkar zabaltze hau elkarrekin lotuta daude, lurra zuhaitzen babesik gabe gogortu egiten bait da luzarora.

Basoen murrizte horretan eragina duten faktore garrantzitsuenen artean daude alde batetik, ekonomiaren eskakizun burugabea eta beste alde batetatik, eta kezkagarriena dena, suteak.

Basoaren jabeak basoa erretzen zaionean, kanpoko zuhaitzak landatuko ditu, hauek bertokoak baino azkarrago hazten bait dira.

Baina kanpoko zuhaitzak errezago kiskaltzen dira; hortaz behin eta berriz su hartuko dute.

Honelaxe sortzen da irtenbiderik gabeko gurpil zoro hori.

Zergatik erretzen da mendia? 1976tik 1985era egindako txosten batetan, suteak nola sortu diren aztertzen da.

Harrigarri samarra bada ere, ondorio nagusienetako bat zera da: erreketen %40`65 ez dakigula zergatik gertatu diren.

Dena den, atal honetan bada datu kezkagarriagorik.

Estatuko suteen %38`44 apropos eragindakoak dira.

Horiexek dira hain zuzen suterik beldurgarrienak, toki bat baino gehiagotan batera hasten bait dira.

Itzaltzen zailagoak izanik, hektarea ugari kiskaldu ohi dute.

Basoen %43`23 honelaxe erre dira.

Arrazoi askorengatik ematen diote su basoari.

Esate baterako, papergileei berdin zaie insignisaren azala piska bat erreta egotea.

Kontratistak, berriz, egurra erosten joatean, merkeago erosiko du erreta dagoen aitzakiarekin.

Orduan, batzuetan gertatu da su apropos ematea, merkeago erosteko.